XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina XVIII. mendearen bukaeran ohizko funtzio historikoa betetzen ote zuten XVI. mendearen hasieran eraikiak izan ziren instituzioek, ikusirik artzaien-nekazarien mundutik at, beste klase batzuk Euskal Herriko gizartean ere desarroilatu zirela, bereziki merkatariak eta ofizialeak, administrazioko funtzionariak (officiers), legegizonak (abokatu, epaile, notario).

Filosofoen iturriko ura edan zutela ez da dudarik, euskal Foruetan eta instituzioetan topatzen ez zituzten kontzeptu berri batzuk zabalduz: norberaren (indibidualismoaren) garapena (libertatea?), liberalismo ekonomikoa eta liberalismoak eskatzen zuen Frantziako merkatuan integratzea, fisiokraten (lurjabe argiztuen) bultzada baserritarra.

Horiek denak azaltzen dira Lapurdiko Biltzarrak egindako txostenean, 1789eko maiatzeko Estatu Orokorren prestatzeko jardunaldian: .

Gizartearen eta ekonomiaren eraberritze-gogoa ezin da uka Lapurtarren baitan.

Baina ber denboran gogo hori (herri-kontzientzia) euskaldun-frantses gelditzen da; aukeratzen dituzten ordezkariek .

Hots Lapurdiko Biltzarrean nabari den kontzientzia, 1789.eko Iraultzaren bezperan, da euskaldun-frantses kontzientzia erregionalista. M. G.